GRAND SLAM-EKO MAISUEN VI. FINALA.
(2013ko urriaren 7tik 12ra, Bilbon).

 

 

 

2013-10-10: LAUGARREN TXANDA.

 

            Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) (2.742) (4) – Levon Aronian (Armenia) (2.795) (3): 0-3.

Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.759) (2) – Michael Adams (Ingalaterra) (2.753) (5): 1-1.

 

SAILKAPENA.

 

1)    Michael Adams (Ingalaterra) (2.753) – 6 puntu.

2)    Levon Aronian (Armenia) (2.795) – 6 puntu.

3)    Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) (2.742) – 4 puntu.

4)    Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.759) – 3 puntu.

 

2013-10-11: BOSGARREN TXANDA.

 

            Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.759) (3) – Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia) (2.742) (4).

Michael Adams (Ingalaterra) (2.753) (6) – Levon Aronian (Armenia) (2.795) (6).

 

LEVON ARONIAN GARAIZ ESNATU DA.

 

            Levon Aronian faboritoa orain arte bere legea ezarri gabe zegoen, baina berandu izan baino lehen bere kolpea eman du. Gainera, beltzekin egin du, Maxime Vachier-Lagrave frantziarraren aurka. Bigarren postutik jaitsiarazi du.

 

            Bitartean, Michael Adamsek beltzekin puntu garantzitsua lortu du Shakhriyar Mamedyaroven aurka.

 

            Michael Adamsek torneoko partidari aurre eginen dio pieza zuriekin, Levon Aronianen aurka. Berdinketa eginen balute, azkeneko txandan Levon Aronianek abantaila txikia izanen luke, zuriekin Shakhriyar Mamedyaroven aurka jokatuko baitu, Michael Adamsek beltzekin eginen duen bitartean Maxime Vachier-Lagraveren aurka.

 

            Lidergoan puntutan berdinduz gero, tximista xakeko partidetan erabakiko litzateke torneoa.

 

2013-10-10.

 

Iturria: “http://www.bilbaomastersfinal.com” webgunea.